XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ANNE-SOPHIE: Kirola maite duzu?

CARINE: Ez ba,

(irri)

ikustea, mutikoak baitira, normal da e, gure adinean.

OIHANA: Utz ezan finitzera.

Zure lagunarekin zinen.

CARINE: Bai beti elgarrekin gara, beti, beti.

ANNE-SOPHIE: Eta problema bat baduzu, zure lagunarekin.

CARINE: Bon gero botetan edo baldin bagara elgarren ondoan gara, beti beti, eta sekulan jiten bada mutiko bat, dantzan aritzeko edo beti beti haren gana joaten da lehenik, bon iduritzen zaie ni baino pollitago dela, beti, beti pantalonetan baita; bainan nik ikusi dut e, etxen xortetan zangoak poxi bat makur ditu.

ANNE-SOPHIE: Beti, beti?

CARINE: Beti,beti.

Eta orduan mutikoak gomitatzen baldin badu, sekulan ez bada terriblia, lunetak baldin baditu edo ez ene kopinarekin naiz erraten dio.

Bainan vachement bien bat jiten delarik orduan ez du bere kopinari pentsatzen.

ANNE-SOPHIE: Hortik zaizu heldu bakartasun hori.

CARINE: Ez, ez naiz bakarrik egoiten e! (irri)

Gero oaixteko lunetadun hura ikusiz nihaur naizela, kasu e gero habilak dira e mutikoak itsusiak direlarik, heldu zait, eta nola nihaur bainaiz, nil egiten baitu bakarrik egoitea, bortxatua naiz harekin joatea.

OIHANA: Zer nahi zenuke orduan xuxen?

CARINE: Nahi nuke mutiko eder batekin agertu ibiakoitzean, ene kopinari gustatzen zaion mutiko bat.

Rugbilari bat baldin baduzue, hobekiago egiten du besteen aintzinean.

Hori da ongi egiten duen bat, aipatua,(...)